EZAGUTU GAITASUNAK
Ezagutu Euskal Herriko gaitasun zientifiko-teknologikoak.
Hidrogenoa funtsezko elementua da trantsizio energetikorako, ekonomia deskarbonizatzen eta erregai fosilen inportazioak murrizten laguntzeko duen potentzial handiagatik, mix elektrikoan energia berriztagarrien pisua areagotu eta ekonomia zirkularrari ekarpen handia egitea ahalbidetzeaz gain.
Energian, industrian, garraioan eta oinarrizko beste sektore batzuetan izan ditzaketen aplikazioei erreparatuta, datozen hamarkadetan hidrogenoa giltzarrizko elementua izango da munduko ekonomian, Parisko Akordioan karbono-isurpenak murrizteko zehaztutako helburuen harira eta Europar Batasunak 2050erako karbono-isurpenen neutraltasuna lortzeko hartu dituen konpromisoen ildotik.
Egun, estatu zein nazioarte mailako hainbat erakundek dihardute lanean, gure ekonomiako sektore desberdinetan hidrogenoa gehiago sartu eta erabiltzea erraz dezaketen estrategiak eta ekimenak berrikusi eta egokitzeko.
“European Green Deal” ekimeranen barruan eta “New Industrial Strategy for Europe” eta berreskuratze-planari lotuta.
Elektrolisi bidezko 6GW H2 berriztagarri Europar Batasunean 2024rako eta 40GW H2 berriztagarri 2030erako. I+G+b arloko ahalegin osagarriak behar dira horretarako.
Hainbat eragile ekonomikok, administrazioek eta herritarrek parte hartu dute, eta ekarpenak egin dituzte, bereziki proiektu berritzaile ugari proposatuz.
2030erako helburua: elektrolisi bidez 4GW hidrogeno ekoiztea, industriari gutxienez hidrogeno berriztagarriaren %25eko ekarpena egitea hidrogeno-hornitegien sarea ezartzea, autobusen flota, ibilgailu arinak, etab.
2030erako helburu kuantitatiboak ezartzea, hidrogenoaren tokiko merkatuaren garapen-maila monitorizatzeko.
H2aren ekosistemaren sorrera bultzatzea, H2 berriztagarriaren sorkuntza, eta tokiko merkatuari eusten zein nazioarteko garrantzia duen zentro logistikoa ezartzen lagunduko duten azpiegiturak oinarritzat hartuta.
Hala eta guztiz ere, egun munduan ekoizten den hidrogeno ia guztia erregai fosiletatik sortua da: gas naturalaren eraberritzea, ikatzaren gasifikazioa. Hidrogenoa sortzeko prozesu horietan, karbono dioxidoa sortzen da azpiproduktutzat.
Hidrogenoaren teknologiak garatu eta hedatzeko hain aldekoa den egungo testuinguruan, arestian azaldu den bezalaxe, beharrezkoa da hidrogenoa berdea sortzeko teknologia berritzaileak garatzea honako helburu hauek betetzeko:
KOSTUA MURRIZTEA
CO2 isurpenak eta material kritikoen erabilera murriztea
hidrogenoa ekoizteko prozesuaren errendimendua egungoa baino hobea izan dadila lortzea
Ezagutu Euskal Herriko gaitasun zientifiko-teknologikoak.