GAITASUN ZIENTIFIKO-TEKNOLOGIKOAK

Euskal Herriko gaitasun zientifiko-teknologikoak

Hidrogenoaren sektorean Euskadik duen indar teknologikoa eta industriala balio-kate osoan islatzen da, non gaitasun zientifiko-teknologikoek garrantzi handia duten prestakuntza, I+G eta garapen industriala sustatzeko eta Euskadi teknologia-esportatzaile gisa kokatzeko etengabe hazten ari den I+G merkatu batean. Jarraian, Euskadiko erreferentziazko zentro teknologiko batzuen gaitasun garrantzitsuenak aipatzen dira:

Gaitasun zientifiko-teknologikoak: TECNALIA

sorburua: TECNALIA
  • 35 LOB Pertsonak
  • €2000k Urteko aurrekontua

Ildo teknologikoak

  • Elektrolizagailu aurreratuak garatu eta eskalatzea.
  • Hidrogenoa sortu eta arazteko mintzak eta mintz-erreaktoreak garatu eta eskalatzea.
  • Hidrogenoa sortzeko prozesu termokimikoak garatzea (adibidez, pirolisia, gasifikazioa), CO2 atzitu eta erabiltzea barne.
  • Hidrogenoa garraiatu, banatu eta biltegiratzeko materialak garatzea eta ebaluatzea.
  • H2 & e-fuel-en eramaile likidoak eta hauei lotutako hidrogenazio/deshidrogenazio teknologiak garatzea.
  • H2aren azpiegituretarako monitorizazio/sentsorika teknologiak garatzea.
  • Erregai-pilak garatu eta mugikortasunerako propultsio-sistemetan integratzea. H2 biltegiratzeko deposituak, kudeaketa termikoko sistemak eta abar integratzea.
  • Tenperatura handiko prozesuetan H2 erregaitzat erabiltzeko sistemak garatu eta testatzea.

Azpiegitura

  • Hidrogenoaren teknologien laborategia: elektrolisia, erregai-pilak, hidrogeno-eramaileak, etab.
  • Mintz Teknologien Laborategia.
  • Gainazalen Ingeniaritzako laborategia.
  • Korrosioaren eta H2arekin bateragarriak diren materialen laborategia (autoklabeak).
  • Saiakuntza mekanikoen laborategia.
  • Metalografiako laborategia.

Aldez aurreko esperientziak

  • 20 urte hidrogenoaren esparruan lanean, etengabe.
  • Europako 8 proiekturen koordinatzailea eta, guztira, hidrogenoaren arloko 15etik gora proiektutako partaidea.
  • Kontratupeko proiektu ugari enpresekin.
  • 2018ko EARTO Berrikuntza Saria. “Next generation generator”.
  • Oinarri teknologikoa duen H2SITE enpresaren eraketa.
  • H2aren arloko Europako eta estatu mailako elkarteetako kidea.
  • Hydrogen Europe Researcheko, Hidrogenoaren Espainiako Elkarteko eta Hysafeko batzorde exekutiboko kidea.
  • Espainiako Hidrogenoaren Industriaren Agenda Sektorialaren elaborazioaren koordinazioa.

Gaitasun zientifiko-teknologikoak: CIC energiGUNE

sorburua: CIC energiGUNE
  • 10 LOB Pertsonak
  • 800k € Urteko aurrekontua

Ildo teknologikoak

  • H2 berdea sortzeko sistema berriak garatzea (pirolisia, ziklo termokimikoak).
    • Erreaktibo solidoen diseinua, sintesia eta karakterizazioa.
    • Erreaktibo solidoen hobekuntza (itzulgarritasuna, zinetika, ziklagarritasuna, etab.).
    • Erreakzio-mekanismoen eta fenomenoen azterketa.
    • Erreaktoreen laborategi eskalako diseinua, eraikuntza eta probak.
  • Elektrolizagailuen eta erregai-pilen belaunaldi berrietarako elektrodoak eta mintzak garatu, karakterizatu eta probatzea.
  • Hidrogenoaren balio-kateko material eta osagai kritikoak karakterizatzea. Ante eta post-mortem analisia.
  • Garatzen ari diren beste gaitasun batzuk: CO2 atzitu eta biltegiratzeko eta H2 biltegiratzeko prozesu berriak; H2 eramaile likido ekologiko berriak; H2arekin eta atzitutako CO2arekin erregai sintetikoak ekoizteko garapen berriak; Kogenerazio-sistemak (beroa-elektrizitatea) eta bero-sareak garatzea.

Azpiegitura

  • Mikroskopia Elektronikoko Plataforma.
  • Erresonantzia Magnetiko Nuklearreko Plataforma.
  • Azaleren Analisirako Unitatea.
  • Propietate fisikoak neurtzeko sistema.
  • X Izpien Difrakziorako Plataforma.
  • Proba Elektrokimikoen Laborategia.
  • Prototipatze eta Testatze Termikoaren Laborategia.
  • Analisi Termikoaren Plataforma.
  • Teknika Orokorren Laborategia.
  • Hidrogenoaren Teknologien Plataforma.

Aldez aurreko esperientziak

  • Zenbait urte hidrogenoaren teknologiak ikertzen (ekoizpena, biltegiratzea eta erabilerak).
  • Hidrogenoaren balio-kateari buruzko (prozesu elektrokimikoak, termikoak…) esperientzia duten 25 ikertzaile baino gehiago (horietako 3 Ikerbasquekoak), eskualdeko, Europako zein industria-mailako hainbat proiektutan izandako parte-hartzearen harira.
  • European Clean Hydrogen Allianceko kidea eta Eraikuntzako Mahai-Inguruko kide hautatua.
  • Hidrogenoaren arloko beste elkarte batzuekiko lankidetza: PTE HPC, EMIRI, AeH2 eta Energia Klusterra (H2 nodoan).
  • EERA, Spire, EMMC eta abarretako kidea.

Gaitasun zientifiko-teknologikoak: UPV EHU

sorburua: UPV EHU
  • 5 LOB Pertsonak
  • 500k € Urteko aurrekontua

Ildo teknologikoak

  • Hidrogenoa ekoizteko ziklo termokimiko berritzaileak garatu eta eskalatzea.
  • H2 sortzeko sistema berriak garatzea: gasifikazioa, pirolisia, etab.
  • Eguzki-energiatik eta prozesu biologikoetatik abiatuta H2 sortzeko teknologiak garatzea.
  • Lehengai berrietatik abiatuta (biogasa/bioetanola/biometanola, etab.) H2 sortzeko teknologiak garatzea.
  • Erreformatze-prozesu berriak garatu eta optimizatzea, CO2 atzitu eta biltegiratzea (CCS) barne, bi prozesuen eraginkortasuna optimizatuz.
  • H2aren eramaile likido berriak eta erreakzio-sistema berriak garatzea, ekologikoak eta hidrogenoa garraiatzeko gaitasun handia dutenak.
  • Hidrogenoa gas naturalaren sarean biltegiratu eta garraiatzea, aurretiaz hidrogenoaren eta CO2aren arteko erreakzioaz metanoa sortuz (power to gas teknologiak).

Azpiegitura

  • Ziklo termokimikoak garatu eta eskalatzeko laborategia: termobalantza eta instalazio pilotua.
  • Material eta/edo katalizatzaile berrien sintesi eta karakterizaziorako laborategia. H2 biltegiratu eta sortzeko sistemetarako prestatuta dauden material berrien jarduera ikertu eta hautatzea. Karga-deskarga zikloen karakterizazioa, errendimendua eta gehieneko kopurua.
  • Hidrogenoa biltegiratu edo sortzeko erabilera anitzeko instalazio pilotua. Erreakzio-sistemak ohe finkoa, CSTR, mintzak edo monolitoak erabil ditzake. Erreakzioaren produktuak online aztertzea.

Aldez aurreko esperientziak

  • 15 urte baino gehiago hidrogenoaren zein jasangarritasunaren inguruko teknologietan lanean, autonomia-erkidegoko proiektuen bidez (Elkartek, Hazitek), eskualde mailako proiektuen bidez (Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa) eta Europa mailako proiektuen bidez (Hydrogen Europe, H2020).
  • Ikerketa-kontratuen bidezko proiektu ugari enpresekin.
  • "Hidrógenos del Norte" spin-offaren eraketa.
  • Hydrogen Europe Research, Hidrogenoaren Espainiako Elkartea, PTECO2 eta EERAko kidea.

Gaitasun zientifiko-teknologikoak: CIDETEC

sorburua: CIDETEC
  • 3 LOB Pertsonak
  • 200k € Urteko aurrekontua

Ildo teknologikoak

  • Katalizatzaileak garatu eta eskalatzea tenperatura baxuko elektrolisirako eta PEMFC erregai-piletarako.
  • PEM elektrolizagailuetarako eta mintz polimerikoko erregai-piletarako elektrodoak diseinatu eta manufakturatzea.
  • Mintza duten elektrolizagailuetarako eta erregai-piletarako MEAk diseinatu eta mihiztatzea.
  • Elektrolizagailuen eta erregai-pilen plaka bipolarretarako estaldura metalikoak eta ez-metalikoak garatzea.
  • PEMFC PEMFC stackak mihiztatu, zigilatze-sistemak diseinatu eta fluidoak kudeatzea. PEMFC sistemen prototipoak diseinatu eta mihiztatzea aplikazio eramangarrietarako eta mugikortasunaren arloko aplikazioetarako.
  • Modelaketa; energia-sistemen hibridazioa.
  • Baterietan dauden egungo gaitasunekiko sinergia.

Azpiegitura

  • Sintesi eta manufakturarako laborategi kimiko/elektrokimikoa.
  • Metalak uzteko instalazio pilotu kimikoa/elektrokimikoa.
  • Elektrodoak ekoitzi eta MEAk mihiztatzeko instalazio pilotua.
  • H2aren teknologien eta antzekoen laborategia: PEM elektrolisirako eta PEMFC erregai-piletarako saiakuntza-bankuak.
  • Karakterizazio-laborategia: teknika fisiko-kimikoak.
  • Karakterizazio-laborategia: teknika elektrokimikoak eta korrosioa.
  • Metalografiako laborategia.
  • Saiakuntza mekanikoen laborategia.

Aldez aurreko esperientziak

  • 20 urtetik gorako esperientzia metatua, hidrogenoaren teknologien eta antzekoen arloan lanean.
  • Koordinatzailea eta parte-hartzailea hidrogenoaren arloko Europako 11 proiektutan.
  • 10 proiektu baino gehiago enpresekin, zuzeneko kontratupean.
  • H2aren arloko Europako zein estatu mailako elkarte eta plataformetan duen presentzia.
  • PTE-HPCren bazkide sortzailea

Gaitasun zientifiko-teknologikoak: TUBACEX

sorburua: TUBACEX
  • 5 LOB Pertsonak
  • €400k Urteko aurrekontua

Ildo teknologikoak

  • Elektrolizagailu aurreratuetan plaka bipolarretan erabiltzeko moduko materialak garatzea.
  • Tenperatura altuko elektrolizagailuetan erabiltzeko moduko materialak garatzea.
  • Hiri-hondakin solidoetatik abiatuta hidrogeno berdea sortzeko prozesu termokimikoen (pirolisia eta gasifikazioa, kasu) industria-instalazioa garatzea.
  • Tenperatura handiko prozesuetan H2 erregaitzat erabiltzeko materialak garatu eta probatzea.
  • Off-shore hidrogenoa presio altuan garraiatzeko sistema tubularrak garatzea.
  • Hidrogenoa gatz-haitzuloetan biltegiratzeko soluzio tubularra garatzea.
  • Hidrogenoaren iragazkortasunarekiko erresistentzia duten zeramikazko estaldurak garatzea.

Azpiegitura

  • H2 duten materialen korrosio eta batergarritasunari buruzko laborategia.
  • Saiakuntza mekanikoen laborategia.
  • Metalografiako laborategia.
  • Diseinatzeko eta elektrolisi-sistema aurreratuetan simulazioak egiteko gaitasunak.
  • Gainazal metalikoen gainean estaldurak aplikatzeko laborategia.

Aldez aurreko esperientziak

  • Hidrogenoaren Euskal Korridoreko kideak.
  • Energy Intelligence Centerren (EIC) bazkide sustatzaileak.
  • Hidrogenoa bultzatzeko proiektuetako bazkideak: Hy-Shore, H-Acero, H2-Hornos eta H2-Basque.
  • Innovation Fund-ek finantzatutako Hy-Value proiektu europarraren bultzatzaileak.
  • H2IT Associazione Italiana Idrogeno e Celle a Combustibile delakoaren bazkide bultzatzaileak.

Gaitasun zientifiko-teknologikoak: PETRONOR INNOVACIÓN

sorburua: PETRONOR INNOVACIÓN
  • 15 LOB Pertsonak
  • €2.000k Urteko aurrekontua

Ildo teknologikoak

  • Hidrogenoa sortzeko prozesu termokimikoen garapena eta eragiketa, CO2 atzitzea eta erabiltzea barne.
  • Esperientzia tenperatura handiko prozesuetan H2 erabiltzen duten sistemen eragiketan.
  • Elektrolizagailu aurreratuen garapena eta eskalatzea.
  • Eragiketa arloko esperientzia hidrogenazio/deshidrogenazio teknologietan (erreaktoreak, desulfuratzeko makinak...).
  • Sorkuntzarako erreaktoreen eta hidrogenoa arazteko mintzen garapena, eragiketa eta mantentze-lanak.
  • Hidrogenoa sortu, erabili eta banatzeko materialen garapena eta ebaluazioa.
  • H2aren azpiegituretarako monitorizazio/sentsorika teknologiak garatzea.

Azpiegitura

  • Hidrogenoa ekoitzi eta arazteko instalazioak erabilgarri.
  • CO2 bereizi eta ekoizteko instalazioak erabilgarri.
  • Hidrogeno-korronteak eta beste hidrokarburo batzuk aztertzeko laborategia.
  • Gasen kromatografia aztertzeko laborategia.
  • Balbuletaraki eta osagaietarako saiakuntza-laborategia.

Aldez aurreko esperientziak

  • 40 urte etengabe hidrogenoaren eragiketan eta maneiuan.
  • Hidrogenoaren fabrikazio, eragiketa eta erabilerari lotutako azpiegituren ikuskapen eta mantentze-lanetan egindako 40 urteko know how metatua.
  • Europako proiektuen koordinatzaile eta BH2C Hidrogenoaren Euskal Korridorearen barruko 8tik gora proiektutako partaide baino gehiagotan parte hartzen duena.
  • Kontratupeko proiektu ugari enpresekin.
  • Espainiako Hidrogenoaren Industriaren Agenda Sektorialaren elaborazioaren koordinazioa.

Gaitasun zientifiko-teknologikoak: TEKNIKER

sorburua: TEKNIKER
  • 5 LOB Pertsonak
  • €500k Urteko aurrekontua

Ildo teknologikoak

  • Material berrien garapena H2 sortzeko sistemetarako, bai PEM eta AEM elektrolizagailuetarako, bai eguzki-argia zuzenean hidrogeno bihurtzen duten zelula fotoelektrokimikoetarako.
  • Elektrolisi-sistemetarako eta zelula fotoelektrokimikoetarako kontrol-algoritmoak diseinatu, eskalatu eta garatzea.
  • Osagai horiek fabrikatzeko prozesuak eskalatu eta optimizatzea: elektrolizagailuak modu industrialean fabrikatzeko ekoizpen-instalazioen diseinuak.
  • Hidrogenoa sortzeko ziklo termokimiko alternatiboen sintesia eta azterketa.
  • Hidrogenoa likido organikoetan biltegiratzeko sistemak garatzea: katalizagailuak eta euskarriak.
  • H2a dagoenean materialek dituzten propietate mekanikoak aztertzea: fragilizazioa eta ihesak.
  • Instalazio eoliko eta fotovoltaikoen kontrolagailuak optimizatzea elektrolizagailuak gehituz, multzoaren eraginkortasuna eta elektrolisi-ekipoen iraunkortasuna maximizatzeko.
  • Sistemen eraginkortasuna eta segurtasuna hobetzeko monitorizazio eta sentsorizazio-sistema aurreratuak garatzea.
  • Birkarga-azpiegitura: on-site sorkuntza zentralizatua duten sistemak, karga-prozesua optimizatzeko algoritmoen garapena.
  • Energia-sareetarako kudeaketa aurreratuko mekanismoen garapena.

Azpiegitura

  • Gainazalen Ingeniaritzako laborategia.
  • Korrosio, H2 bidezko fragilizazio eta propietate mekanikoen saiakuntzetarako laborategia.
  • Elektrolisi-sistemen saiakuntza-bankua: osagaiak eta elektrizagailuak.
  • Hidrogenazio/deshidrogenazio zikloen saiakuntza-bankua.
  • Potentzia laborategia.
  • Arrisku-saiakuntzetarako bunkerra.

Aldez aurreko esperientziak

  • 8 urteko esperientzia H2 sektorean lanean, balio-kate osoa barne hartuta.
  • H2aren lotutako Europa zein Estatu mailako 17tik gora proiektutako koordinatzaile eta partaidea eta enpresekiko kontratu zuzeneak.
  • Elektrolizagailuak ekoizten dituen H2GREEM enpresako bazkidea.
  • Hydrogen Europe Research, H2aren Euskal Korridorea, PTE HPC, EMIRI eta Energia Klusterreko H2 Taldeko kidea.
  • Espainiako Hidrogenoaren Industriaren Agenda Sektorialaren elaborazioan parte hartu izana.